XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristo gure Jaunak,
I. santuarengan pazko-misterioaren
indar berritzailea erakutsi duenak,
egin zaitzatela Ebanjelioaren egiazko testigu.

R/. Amen.

Espiritu Santuak,
I. santuarengan ebanjeliozko maitasun-eredua eskaini digunak,
eman diezazuela Elizan
egiazko fedea eta maitasuna hazi eta zabaltzeko grazia.

R/. Amen.

Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak.

R/. Amen.

III. Beste zenbait bedeinkapen

Eliza sagaratzea

Etxe hau sagaratzeko
[etxe honen sagaratzearen urtemuga ospatzeko]
gaur hemen bildu zaituzten zeru-lurren Jaun eta
Jainkoak eman diezazuela oparo zeruko bedeinkapena.

R/. Amen.

Bere seme-alaba banatu guztiak
Kristorengan bildu nahi dituen Jainkoak
egin zaitzatela bere etxe
eta Espiritu Santuaren bizileku.

R/. Amen.